KONGRESUAREN KOMISARIOAK: SINERGIA SOSTENIBLE

Sinergia Sosteniblek jasangarritasunaren jakinmina eta bere ezagutaraztea elkartzen diren tokiari izena ematen dio, harengana iristeko bide hoberena bilatuz. Leku honetan Amaya González, Lorenzo Barnó, Agnieszka Stepien, Conrado Muñóz, eta Uxua Domblás bizi dira, arkitektura profesionalaren praktikan gure erreferentzi puntu izan nahi duelarik.
Egun, arkitekto eta teknikoek ditugun lanen artean garrantzi handikoa habitat-a eta eusten duen planetaren arteko oreka lortzea dela uste dugu, horretarako hori bideratzen duten
mekanismoak diseinatzen gure energia erabiliz. Baina jasangarritasunak elemntu sozial eta etikoa ere barneratzen ditu. Gure inguru eta gainerakoentzat errespetua islatzen duen jarrera globaltzat dugu.
Sortzen deneko errespetu eta kontzientzi hau zehazki, edozein motako hezkuntz ekintzen oinarri moduan ulertzen dugu. Hala ba, garatzen ditugun jarduerak, planetako biztanle bakoitzak bizitze kontzeptuarekiko dituen beharren kontzientziatuik zuzentzen ditugu. Hemen, Heidegger filosofo alemaniarrak bizitzearen inguruan emandako definizioari erreferentzia egin diezaiokegu. Harentzat eraikitzea, bizitzea eta pentsatzea banaezineko kontzeptuak dira.
Eremu honetan, beste batzuetan bezala, norabide berean diziplina anitzeko sinergia sortzea oso garrantzitsua dela uste dugu, hau da indarrak biderkatzea.