KONGRESUAREN HELBURUA

Gaur egun, jasangarritasuna gainditu beharreko bi arazo larriekin topatzen dela ziur gaude Sinergia Sosteniblen. Alde batetik, hitz bera modu mediatiko batean erabili izan da, ia edozein gauza jasangarritzat hartuta, alde batetik haren edukia ustuz eta bestetik, hainbat kasutan, ikusten dugunez jasangarritasunaren berezko esanahia zein den argi ez izanez.
Hori dela eta, jardunaldi hauen asmoa, jasangarritasun kontzeptua balioz betetzea izango da, era berean arkitektura eta hirigintza benetan jasangarriak izatea zer esan nahi duen argitzen laguntzea.
Lortzeko, bio-eraikuntza eta arkitektura bioklimatikoaren arteko edozein nahasmena sortzea sahiestuko da, baita arkitektura bioklimatiko eta arkitektura ekologikoaren artean, zein arkitektura ekologiko eta arkitektura jasangarriaren artean ere.
Honekin, jasangarritasuna hiru hanketan eusten den aulkiaren moduan ulertzea oinarrizkoa dela uste dugu: ekitatea, ekologia eta ekonomia. Famatuak diren 3-Eak alegia.
Orduan, jardunaldi hauetan, bakoitzari dagokion lekua emango zaio eta hitzaldi, elkarrizketa zein eztabaida-mahaiak, Ekitatea izando da. Bestalde kongresuko lehen egunaean hiria eta lurraldearen inguruan lan egingo dugu eta bigarrenean auzoa eta arkitekturaren eskala txikiagora hurbilduko gara.